Aaron Pilo

 

 

Ari naizela, ari naizela,

hor ikusten det Txirrita

eta nor ez da harrituko gaur

gizon hori ikusita.

Dudarik gabe egina dio

andregaiari bisita

oso dotore etorri zaigu

bi alkandora jantzita.

 

 

 
 

Ahetze Olano

 

 

 

Pobre ta aberats, zar eta gazte,

maiztar eta nagusiyak,

ez gaitzala iñor despreziatu

Jangoikuaren graziyak.

Zertako dira mundu ontako

tratu ta irabaziyak?

Ementxe utzita joanak dira

oraindañoko guziyak.

 

 

 
 

Aiara Azpirotz

 

 

 

Alkate jauna nai det

ondratzen astia,

ondo bizi da eta

eztago tristia.

Zegamatik ekarri

zuan emaztia,

ederra ta aberatsa,

gañera gaztia.

 

 

 
 

Aimar Segurola

 

 

 

Lenago esan det jaio nintzala

ni ere larru gorriyan,

mundu onetan ez naiz bakarrik,

beste askoren neurriyan.

Ziudade ez da aundia agertzen

Astiasuko herriyan,

bolara ontan bizitutzen naiz

oso kontentu aundiyan.

 

 

 
 

Ainhoa Imaz

 

 

 

Ikusitzen banaute

sartutzen elizan,

atzetikan burlaka

txoratu al naizan;

nik berdin korritzen det

lenagoko gisan,

baita segituko’re,

ez bildurrik izan.

 

 

 
 

Aner Tapia

 

 

 

Illaren oi ta bederatziyan

San Migel zan agorrian,

bi bertsolari izandu giñan

Laurkiñ deritzan ballian.

Kantariyena jakiña dago:

jornal hartzeko idian;

diruan kargak ez gaitu asko

nekatu etxera bidian.

 

 

 
 

Anne Gomara

 

 

 

Aitatutzen badet nik

konfesiyorikan,

danak ibiltzen naute

ito bearrikan;

apaizak ez daukate

ortantxe lanikan,

gutxi ikusten ditut

joaten diranikan.

 

 

 
 

Beñat Otegi

 

 

 

Aditu zuanian

aman albistia,

alaba hau gelditu zan

entero tristia:

“Ama, ez da posible

nik ori uztia,

guztiak kalietan

bizitzen eztia”.

 

 

 
 

Eider Juanena

 

 

 

Kartaz abisatuta

nabilte kotxian,

deskantsu aundirikan

ez daukat etxian;

ateratzen gerade

zerbaiten pozian,

iya aberastu nauk

premiyo utsian.

 

 

 
 

Haitz San Sebastian

 

 

 

Au esango dizuet

azken-azkenian,

zer egin bear dezuen

iltzen naizenian:

errosaio bat esan

nire izenian,

zerura joan dedin

Pello zuzenian.

 

 

 
 

Ibai Izagirre

 

 

 

Iñazio orren komixiyoz gu

joan giñaden Laurkiña,

Gaztaindizabalkoa omen da bera,

jendia dago jakiña;

oraindikan e damutan nago

orrek burla ori egiña,

gurekin behintzat ez da portatu

entero gizon bikaiña.

 

 

 
 

Ibai Sarasola

 

 

 

Nere guraso zarrak

au entzun kontuan:

gogo gabeko gauzak

zer lanak dituan.

Sartu izan balitz au

moja komentuan,

au edukiko zuan

ark pentsamentuan,

ia zenbat pekatu

egingo zituan.

 

 

 
 

Imanol Lertxundi

 

 

 

Gazterik egin gendun

alkarrekin junta,

ogei urte baño len

giñan ezkonduta,

orain bakarrik nago

Jainkoak kenduta,

ai, zeruan balego

emazte dipunta!

 

 

 
 

Inhar Ortiz

 

 

 

Nire ahizpa Mikaela

nik abixaturik,

eztuela etorri nai

birian bakarrik;

eztet nahi eukitzia

etxian negarrik,

or gelditzen bazera

zeretzat alperrik.

 

 

 
 

Iñaki Agirre

 

 

 

Jaia zelebratutzen

dute arratsaldian,

lana egiten dute

eguardi artian;

gero pikardiyara

mezaren ordian,

orra Amerikako

kontuak zer dian.

 

 

 
 

Irati Rivera

 

 

 

Ondorengoa ez det

obeto esango,

nire esplikaziyua

dizutet emango;

beti izan izandu naiz

fediaren bando,

Pello Errota Erniyora

geio ez da joango.

 

 

 
 

Izarne Garmendia

 

 

 

Juan Jose Ugarteko

gizon aditua,

nik ez dizut galdu nai

dezun kreditua;

gauza onak beti badik

bere meritua,

ni gehiago izana

ezin sufritua.

 

 

 
 

Maddi Urkola

 

 

 

Zaku lertutik astoak egin

zizkiraden bi mokaru,

nire artian pentsatu nuen:

“Pesta ederra zeukagu”.

Kontrariyuak esaten ziran:

“Orrek sartua palta du”.

Gizonak berriz juzkatu zuten:

“Jana arraian pasa du”.

 

 

 
 

Maialen Esnal

 

 

 

Bertsotan ari dira

bi galtza-jariyo:

bat Manuel Lizartza

bestia Antoniyo;

jendia emen dago

oik diala meriyo,

aita guriarentzat

ez dute baliyo.

 

 

 
 

Manex Usabiaga

 

 

 

Sei baso atera ta

sei tragotan ustu,

beste sei erateko

iñor bihar eztu;

eran korriente baño

pagatzia aztu,

ola tabernaria

nola aberastu?

 

 

 
 

Naroa Beobide

 

 

 

Konportatik asi ta

Beko-errota paria

baño luziago da

gure baporia;

gañera han dagoan

kuriosidadia,

arrituko litzake

ikusi gabia.

 

 

 
 

Oihan Lanceta

 

 

 

Karidadeko bentan

gu sei bertsolari:

Errekalde zarra ta

Juan Jose Udarregi,

Bernardo Zizurkilko,

Gazteluko Gorri,

Errenterikua da

Xenpelar jaun hori,

ni Astiasukoa

Pello Errotari.

 

 

 
 

Rayan El Ghaidoud

 

 

 

Amari esan zion

ezkontza au lenengo,

baserrira joatia

ez zeritzan ondo:

“Arriua besterik

ez diñat emango;

nahio nuke, alaba,

ez baziña juango.

 

 

 
 

Ruben Pilo

 

 

 

Nire etzan-lekua

izango da oia,

emendik egin bihar

lenbizi pregoia:

eztakit dedan poza

edo dan jipoia,

libre ateratzen bazat

ilko det kapoia.

 

 

 
 

Unai Gorraiz

 

 

 

San Pedro pasatzeko

neukan umoria,

arrigarriya izan dek

tristura neria:

gure parienterik

etorri gabia;

aitari aztu zaiok

onera biria,

onuzkero biarko

nik bakardadia

 

 
 

Unai Mendia

 

 

 

Oi t’amairu urte ontan

konfesau gabiak,

Pellok ikusi ditu

atso ta aguriak.

Zer ikasiko dute

aien landariak?

Erremedi ditzala

guztiyon Jabiak.

 

 

 
 

Unax Zubiaurre

 

 

 

Kantatuko’izuet bañan

ez oso umorian,

gizona tristia dek

galdu ondorian.

Etorri gaituk zerbait

eiteko idian;

lapurrik ateratzen

bazaigu birian,

marabedirik eztek

nire poderian.

 

 

 
 

Xanet Irazu

 

 

 

Larru gorrian jaio nintzan da

ez det aberastasunik,

nigatik eztu iñor esango

kaballerua naizenik.

Gure Jainkuak gau eta egun

ez dit palta osasunik,

tamaña onetan naizen artian

ez daukat estuasunik.

 

 

 
 

Maialen Esnal

 

 

 

Oraintxen azkar esango ditut

zuriak eta neriak,

geren esposak kendu zizkigun

aundiagoko Jabiak;

nik ez dakit zer pentsatzen duen

beste mutil zar pariak,

lau bertsolari hementxe gaude,

laurok andrerik gabiak.

 

 

 
 

Aiara Azpirotz

 

 

 

Pobriak jaio eta

pobriak biziyak,

iñork eztit ukatzen

eman nahi guziyak,

nunbait izango ditut

danak mereziyak,

zor-artzekotan kito,

Jaunari graziyak.